78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

474/200 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastegietan 2006/07 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiteko banakako laguntzen deialdia behin betikoz ebazten duena, zentzumenetan edo mugimenean urrituak diren edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar izaten duten ikasleentzat.

66/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastegietan 2006/07 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiteko banakako laguntzen deialdia behin betikoz ebazten duena, zentzumenetan edo mugimenean urrituak diren edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar izaten duten ikasleentzat.

Laguntzetarako Batzordeak, erabaki baten bidez, deialdi hori behin-behinekoz bukatutzat eman eta 15 egun naturaleko epea ireki zuen, iragarkia prentsan argitaraturik, interesatuek eman eta ukituriko laguntzen zerrenda ikusi eta Laguntzetarako Batzordearen aurrean laguntza ukatuak eta zenbateko onartuak berrikusteko eskaera aurkeztu ahal zezaten.

Aipatu epea eskaerarik aurkeztu gabe bukatu denez, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak txostena aurkeztu du deialdia behin betikoz onestea proposatuz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdiaren babesean eman eta ukatutako laguntzen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri den moduan. Eranskina interesatuen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuan. Deialdi hori Hezkuntza kontseilariak onetsi zuen, otsailaren 1eko 66/2007 Ebazpenaren bidez.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala. Guztira 17.963 euro dira emaniko laguntzak pagatzeko. 2007rako gastu aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" 423001-41610-4809-322400 kontusailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Berariazko Hezkuntza Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendariari eta interesdunei, zuzenean ukitzen dituen zatian, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 23an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0709282