78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

863/2007 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren urbanizazio proiektua, aipatu UPSko I. banaketa eremuaren Konpentsazio Batzordeak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2007ko apirilaren 21eko 512/2006 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren urbanizazio proiektua, UPS horren I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeak sustatua, hasiera batez onetsi zen, ohartaraziz ezen proiektua behin betikoz onetsi aurretik sustatzaileak foru agindu haren azalpen zatian adierazitakoak bete behar zituela (06/05/15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Espedientea jendaurrean egon den epean, ez da alegaziorik aurkeztu. Dena dela, Iruñeko Udalaren Hirigintzako Gerentziak 2006ko maiatzaren 31n sinatutako txostena jaso da, urbanizazio proiektua behin betikoz onetsi aitzin, aldaketa batzuk egiteko eskatzen duena.

Jendaurreko epea bukatuta, txosten hauek jaso dira:

_Iruñerriko Mankomunitatearen 2006ko uztailaren 10eko txostena, Iruñerriko Garraio Zerbitzuari buruzkoa. Urbanizazio proiektuaren egileek ekarritako dokumentazioa ikusirik, Iruñerriko Mankomunitatearen Garraio Departamentuko zuzendariak, 2006ko urriaren 3an, proposatu diren biribilguneen diseinua onetsi du.

_Iruñerriko Mankomunitatearen 2006ko irailaren 13ko txostena, hondakinen bilketa zerbitzuari buruzkoa. Urbanizazio proiektuaren egileek ekarritako dokumentazioa ikusirik, Iruñerriko Mankomunitatearen Hiri Hondakinen Bilketa Departamentuko zuzendariak, 2006ko urriaren 23an, urbanizazio proiektuan proposatutako bilketa neumatikoaren sistemarekiko adostasun txostena eman du.

2006ko azaroaren 17an eta abenduaren 1ean, urbanizazio proiektuaren testu bategina eta urbanizazio proiektuari erantsi beharreko elektrifikazio proiektua, ebazpenean eta ordurarte emandako txostenetan eskatutakoari erantzuna emateko.

Urbanizazio proiektuaren testu bategina aurkeztu ondoren, txosten hauek aurkeztu ziren:

_Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2006ko abenduaren 13koa, Uraren Ziklo Integratuari buruzkoa, non adierazten baita konponbidea egokia dela eta adostasun txostena eman zaiola. Dena den, adierazten da zikloaren instalazioetan baldintza orokor eta partikular batzuk kontuan hartu beharko direla. Txosten hori ikusirik, sustatzaileak, 2007ko otsailaren 23ko idazkiaren bidez, adierazi du urbanizazio proiektuaren testu bateginak eta proiektuaren exekuzioak berak betetzen dutela Iruñerriko Mankomunitatearen txostenak uraren ziklo integralari buruz adierazitakoa.

_2006ko abenduaren 21ean, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostena jaso da, 2006ko azaroaren 7ko data duena, Karrobide errekaren estaldurari buruzkoa. Txosten hori Ebroko Ur Konfederazioaren Uren Komisarioari igorri zion zerbitzu hark, indarreko xedapenei jarraikiz, behar ziren ondorioak izan zitzan.

_2006ko azaroaren 7ko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txosten horretan adierazten da urbanizazio proiektuan aurreikusi diren asotsaren kontrako hesiak UPSan eskatutakoaren araberakoak direla. Horri dagokionez, Testu Bateginean EIN, S.L.ren txosten tekniko bat sartu da, 2006ko urriaren 31koa. Bertan, adierazten da urbanizazio proiektuan aurreikusi diren landare-hesien eraginkortasuna UPSan aurreikusitakoena bezalatsukoa dela.

_2007ko martxoaren 22an, Herri Lan zuzendari nagusiak ebatzi du Zainketa Zerbitzuak eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak Erripagaineko urbanizazio proiektuari buruz egindako txostenak igortzea. Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak biribilgunetik ekialdeko Ingurabidean, Zaragoza aldera, sartzeko bidean sartzeko bihurgunearen erradioari buruz eta iparraldean proiektatu den biribilgune eliptikoari buruzko iritzia eman du, bi elementuak egokiak direla adieraziz. Zainketa Zerbitzuaren txostenean, berriz, Erripagaineko UPSa onesteko Nafarroako Gobernuaren erabakietan jorratu eta ebatzitako kontuak jasotzen dira.

Azkenik, urbanizazio proiektua hasiera batez onesteko ebazpenean, Karrobide eta Barranco Grande izeneko erreketan egin beharreko obrei buruz agertzen den eskakizunari jarraikiz, espedientean honako ebazpen hauek bildu dira:

_Ebroko Ur Konfederazioaren presidentearen 2007ko apirilaren 20ko ebazpena, Barranco Grande erreka bideratzeko obrak baimentzen dituena, baina betiere baldintza orokor eta partikular batzuk betez gero.

_Ebroko Ur Konfederazioaren presidentearen 2007ko maiatzaren 16ko ebazpena, Karrobide erreka partez estaltzeko obrak baimentzen dituena, baina betiere baldintza orokor eta partikular batzuk betez gero.

NASURSAko zuzendari teknikoak 2007ko maiatzaren 24an egindako txostenean adierazi du testu bateginak egoki erantzuten diela 512/2006 Ebazpenean bildutako determinazioei eta Iruñeko Udalaren Hirigintzako Gerentziak espedientea jendaurrean egoteko epearen barrenean aurkeztutako 2006ko maiatzaren 31ko txostenean eskatutakoari. Hortaz, proposatzen du Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren urbanizazio proiektua behin betikoz onestea.

Hori guztia ikusirik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Behin betikoz onestea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren urbanizazio proiektua, aipatu UPSko I. banaketa eremuaren Konpentsazio Batzordeak sustatua, baina determinazio hauek ezarrita:

2. Uraren ziklo integralari lotutako obrak direla-eta, Iruñerriko Mankomunitateak 2006ko abenduaren 13an egindako txostenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

4. Ebazpen hau Herri Lan, Ingurumen eta Kultura zuzendaritza nagusiei, Burlatako, Iruñeko, Uharteko eta Eguesibarko udalei, Iruñerriko Mankomunitateari eta sustatzaileari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 1ean._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0709163