78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

300/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Guliako (Itza) Plan Berezia aldatzeko espedientea, KMD Zentro Budistak sustatua, behin betiko onesten duena.

Itzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Guliako (Itza) Plan Berezia aldatzeko espedientea, KMD Zentro Budistak sustatua, behin betiko onestea.

a) Plan Bereziaren dokumentazioan horrela azaltzen diren kontzeptuak: "Sektorearen azalera gehi barne sistema nagusiak: 147.957 m²" eta " Banaketa eremu bakarraren azalera: 147.957 m²", hurrengo honek ordezkatuko ditu: "Eremuaren azalera osotara: 147.957 m²".

b) Eraikuntza araubidea, Itzako udalaren Arau Subsidiarioetan Guliako Kontzejuan eraikinetareko ezartzen dena izanen da oro har.

c) Edozein eraikuntza egin baino lehen idazten den urbanizazio proiektuak, zehaztapen hauek kontuan hartu beharko ditu:

_Nafarroako Gobernuko oinarri kartografiko ofizial baten edo horretarako espreski egindako jasotze topografiko baten gainean eginen da.

_2007ko maiatzaren 22ko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenean biltzen diren oharrak betetze aldera, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak onetsi baino lehen aldez aurreko txostena aurkeztuko da.

Finkaren sarrera nagusian aldaketaren bat egitea aurrikusten bada, Herri Lan Departamentuak onetsi baino lehen aldez aurreko txostena aurkeztuko da.

d) Jarduketaren sustatzaileak sistema orokorrren zabaltze edo indartze lanak ordainduko ditu, erabilpen honek sortzen dituen dimentsio eta dentsitatea dela eta hauek beharrezkoak egiten diren neurrian.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzeko egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, aipatu foru agindua bon.ean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, arautegia bon.ean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri ematea Itzako Udalari, Guliako Kontzejuari eta KMD Zentro Budistari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 6an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0709499