78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lekualdatze lehiaketako lanpostuak bete gabe utzi dira.

Lehendakaritza honek onetsi zuen Nafarroako Comptos Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts (horietako baterako euskaraz jakin behar da) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2007ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez. 4. arauaren 4. atalean xedatzen denez, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ez denez, bidezko da lekualdatze lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea. Hori dela-eta, lehendakaritza honek,

ERABAKI DU:

Lehena._Nafarroako Comptos Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts (horietako baterako euskaraz jakin behar da) lekualdatze lehiaketako lanpostuak bete gabe uztea. Lehendakaritza honek onetsi zuen, apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2007ko ekinaren 8an. Lehendakaria, Luis Muñoz Garde.

Iragarkiaren kodea: F0709788