74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen San Bizente Paulekoaren Karitateko Alabek (Santa Luisa de Marillac ikastetxea) sustaturiko xehetasun azterlana, Barañaingo UC-3 unitateari dagokiona, Francisco Garraus Esparza arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoarekin bat eta EHAEOk 2007ko martxoaren 16an ikus-onetsia, espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako UC-3 unitatearen xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Barañainen, 2007ko maiatzaren 22an._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0708590