74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2007ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, 2007ko aurrekontuan egindako 1 zenbakiko aldaketen espedientea onetsi zuen.

Espedientea interesdunen eskura egonen da, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala balitz, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Erriberrin, 2007ko maiatzaren 22an._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0708584