74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DESOJO

Aurrekontuaren hasierako onespena

Desojoko Udalak, 2007ko maiatzaren 18an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea iragarki oholean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Desojon, 2007ko maiatzaren 22an._Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L0708674