74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

834/2007 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, kudeatzaile, Gizarte Kontseiluko idazkari eta Kabineteko buru karguak definitzen dituen araubide juridikoa, Gobernu Kontseiluak 2007ko apirilaren 23an onetsia, aldatzen duen erabakia argitara dadila agintzen duena.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2007ko apirilaren 23an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen erabakia, kudeatzaile, Gizarte Kontseiluko idazkari eta Kabineteko buru karguak definitzen dituen araubide juridikoa aldatu zuen erabakia onetsi zuena, argitara dadila agintzen da. Ondoren datorren hau da:

"KUDEATZAILE, GIZARTE KONTSEILUKO IDAZKARI ETA KABINETEKO BURU KARGUAK DEFINITZEN DITUEN ARAUBIDE JURIDIKOA ALDATZEN DUEN ERABAKIA

Izendapen askeko aldi baterako kargu gisa defini ditzakegun hainbat lanpostu daude Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostu Zerrendan. Ondoko hauek dira:

_Unibertsitateko kudeatzailea

_Gizarte Kontseiluko idazkaria

_Kabineteko burua

Lehenengo bien izendapenari dagokionez, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek zerbait aurreikusten dute lehenengo kasuari buruz eta Gizarte Kontseiluaren Foru Legeak, berriz, bigarren kasuari buruz.

Hitz egokiago bat erabiliz kargu deitzen diegun lanpostu hauen araubide juridikoa zehaztean, eta kontuan hartuta administrazio eta zerbitzuetako langileei aplikatzen zaien araubide juridikoaren egokitze-prozesua, aztertu egin behar dugu Nafarroako Foru Erkidegoko Foru Administrazioan dauden eta baliokidetzat ditugun lanpostu edo karguen araubide juridikoa.

Ildo honetan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako plantilla organikoa ikusita, ateratzen dugun ondorioa da beren izaera pareka daitekeela "C" letrarekin agertzen diren eta izendapen askeko aldi baterako kargu deitzen zaien lanpostuen izaerarekin.

Kargu horien definizio juridikoa egokitu ahal izateko, proposatzen da Unibertsitateko kudeatzaile, Gizarte Kontseiluko idazkari eta Kabineteko buru karguak definitzen dituen araubide juridikoa aldatu, eta izendapen askeko aldi baterako kargu (C) gisa definitzea, beste inolako zehaztapenik sartu gabe plantilla organikoan, eta titularrak ez dira nahitaez funtzionario izan behar.

Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen negoziazio-mahaiari bilera batera joateko deialdia egin zitzaion martxoaren 28an, eta proposamen hau zen eguneko aztergaien bigarren puntua. Langileen ordezkariek uko egin zioten proposamena aztertzeari, uste baitzuten ez zirela behar bezalako baldintzak betetzen negoziatzeko, eta negoziazio-mahaia biltzeko deialdiarekin batera dagoen proposamenari eransten zaion dokumentu bat irakurri zuten.

Horregatik, kudeatzaileak proposatuta, eta kargu hauen definizio juridikoa egokitu ahal izateko, ondoko hau da, 2007ko apirilaren 23an egindako bileran, hartu duen

ERABAKIA

Lehenengoa: Unibertsitateko kudeatzaile, Gizarte Kontseiluko idazkari eta Kabineteko buru karguak definitzen dituen araubide juridikoa aldatu, eta izendapen askeko behin-behineko kargu (C) gisa definitzea, beste inolako zehaztapenik sartu gabe plantilla organikoan, eta titularrak ez dira nahitaez funtzionario izan behar.

Bigarrena: Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea".

Iruñean, 2007ko maiatzaren 29an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0709024