74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldirako plantilla organikoko aldaketa, eta erabaki hori 2007ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 11n.

Argitaratu zenetik haren aurka inork erreklamaziorik edota alegaziorik egin gabe hamabost egun balioduneko epea iragan denez, 2007ko maiatzaren 8an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados egonda, behin betikoz onetsi da. Hona hemen nola:

ALDAKETA, NOAIN-ELORTZIBARKO UDALAREN 2007KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: administrari-ofizial 1. C maila. Sarbidea: ML.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Percaz Aldaya, Lourdes. Administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 90-09-01. Jardunean. C maila, 3. gradua. Lanpostuko osagarria, %10. Mailako osagaria, %15. Lanaldi murriztuko osagarria, %5. Erantzukizunekoa, %, dedikazioko osagarria, %7.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0707883