74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Akats zuzenketa

Cintruenigoko udaltzain lanpostu bat betetzeko deialdian, 2007ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 25ean argitaratu baitzen, "Bazterbide medikoen taula" izeneko 3. eranskina, 101/89 F.D.an jasoa, zetorren.

718/2003 Foru Dekretuak, I. eranskinean Nafarroako Polizia Kidegoentzako bazterbide medikoen taula zehazten duenak, indargabetu zuen dekretu hura.

718/2003 F.D.an ezarritako bazterbide medikoen taulak izanen du indarra Cintruenigoko udaltzain lanpostua betetzeko deialdian.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2007ko ekainaren 6an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0709464