74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORONTZE

Hautetsien ordainsarien aldaketa 2007. ekitaldirako

Orontzeko Udalak, 2007ko maiatzaren 9an egin bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

Erabaki da ekitaldi honetarako onetsitako ordainsarien egungo sistema %5,8 goititzea, igoera atzera eraginez aplikatuz, 2007ko urtarrilaren 1etik, alegia. Orobat erabaki da 2007rako ezartzea alkateak eskuratu beharreko zenbatekoa: osoko bilkuretara joateagatik, 850 euro bakoitzean, eta urtean, gehienez ere, 3.672,60 euro.

Orontzen, 2007ko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0708447