74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NABASKOZE

Hautetsien ordainsariak

Nabaskozeko Udalak, 2007ko apirilaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legean ezarri zen Toki Ogasunen Partaidetza Funtsaren zenbatekoa 2005etik 2008ra bitarteko ekitaldietako Nafarroako tributuetarako, baita hura banatzeko formula ere. Kontuan hartuta 15. artikuluan xedatutakoa, aho batez erabaki da zinegotzien ordainsarien zenbatekoa osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 9.460,64 euro gordin 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, hain zuzen.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Nabaskozen, 2007ko maiatzaren 11n._Alkate udalburua, Juan José Rodrigo Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: L0707892