74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CAPARROSO

Alkatetzaren eskuordetzea

Caparrosoko Udaleko alkate udalburuaren 101/2007 ebazpena, maiatzaren 17koa, José Manuel Luqui Iriso jauna, lehen alkateordea, alkatearen ordezko izendatzen duena, udalerritik kanpo egonen naizelako 2007ko maiatzaren 19tik 22ra (biak barne).

Ikusirik alkatea udalerritik kanpo izanen dela 2007ko maiatzaren 19tik 22ra (biak barne).

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak ezarritako aginduak.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1b) artikuluak legez ematen didan ahalmena.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._José Manuel Luqui Iriso jauna, lehen alkateordea, alkatearen ordezko izendatzea. Alkatearen egitekoak beteko ditu, ni udalerritik kanpo nagoen bitartean, aipatutako egun horietan.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Caparroson, 2007ko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0708442