74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduradun izendatzea

Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 12an egindako bilkura arruntean ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2006ko ekainaren 19ko erabakiaren bidez, deialdia onetsi zen, Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduradunaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. 2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 9an, argitaratu zen.

Hautaproba guztiak eginik eta erreklamaziorik izan ez denez, epaimahaiak Juan Antonio Irisarri Ona jauna Barañaingo Udalaren Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduradun izendatzearen aldeko proposamena igorri du.

Ikusirik Giza Baliabideen zuzendariaren txostena eta epaimahaiak behar duen akta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamendua eta Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamendua aplikaturik,

ERABAKI DA:

1. Barañaingo Udalaren Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduradun lanpostu hutsa betetzeko izangaien zerrenda onestea, epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz. Hona zerrenda hori:

Proba praktikoa

_Irisarri Ona, Juan Antonio. Lanpostuko eginkizunak: 32. Informatika: 4,9. Test psikoteknikoa: 9,44. Eman diren zerbitzuak: 17,82. Prestakuntza: 3,785. Guztira: 67,945.

_Alcala Liberal, Oscar. Lanpostuko eginkizunak: 33,84. Informatika: 4,1. Test psikoteknikoa: 10,89. Eman diren zerbitzuak: 13,85. Prestakuntza: 3,335. Guztira: 66,015.

_Elizondo Goñi, Jose Luis. Lanpostuko eginkizunak: 34,18. Informatika: 0. Test psikoteknikoa: Ez da aurkeztu Eman diren zerbitzuak: 9,39. Prestakuntza: 0,485. Guztira: Bazt.

2. Juan Antonio Irisarri Ona jauna Barañaingo Udalaren Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduradun izendatzea.

3. Izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Irisarri jaunari aditzera ematea hilabetea duela, erabaki hau jakinarazten denetik, lanpostu hutsaren jabe egiteko, eta ohartaraztea ezen, epe horretan lanpostuaren jabe egiten ez bada, esleitu dioten lanpostuan aritzeko eskubide oro galduko duela, aski egiaztaturiko ezinbesteko arrazoirik izan ezean. Horrela gertatuz gero, probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea.

5. Erabaki hau Juan Antonio Irisarri Ona, Oscar Alcalá Liberal eta José Luis Elizondo Goñi jaunei jakinaraztea eta Giza Baliabideen Alorrera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2007ko maiatzaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0707647