74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko udalerrian animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena. 13. ordenantza

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen Noain Elortzibarko udalerrian animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzako (13. ordenantza) 42. artikuluaren aldaketa. Iragarkia 2007ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

Argitaratu zenetik hogeita hamar eguneko epea iragan baita inork espedientearen aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du, erregelamenduzko quorumarekin. Hona hemen testu osoa:

50/1999 Legea garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezartzen dira arriskugarritzat har daitezkeen zakur arrazak. Horien artean ez dago boxerra.

Noain Elortzibarko udalerrian animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzako (13. ordenantza, osasunekoa) 42. artikuluan arraza hori baitago, aipatu artikulua aldatzea proposatu da eta boxer arraza, arriskugarritzat har daitezkeen zakurren sailetik kentzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain (Elortzibarren), 2007ko maiatzaren 22an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0708676