74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

S-8/AR-10eko jarduketa sistemaren aldaketa

Udal honek, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 26an emandako 026/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Udal Planeko S-8/AR-10eko jarduketa sistemaren aldaketa, konpentsazio sistematik lankidetzara igaroko baita.

Idazkariak aditzera eman du exekuzio sistemaren aldaketa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 157. artikuluarekin bat eginen dela, lege horretako 143.2 artikuluan ezarritako prozedurarekin bat.

Aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egon zen 20 egunetan, iragarkia paratuta 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2007ko otsailaren 28koan), 2007ko urtarrilaren 29ko Diario de Navarra egunkarian eta 2007ko urtarrilaren 30eko Diario de Noticiasen; eta horren aurka inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Gaiaz bozketa eginda, aho batez,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko S-8/AR-10eko jarduketa sistemaren aldaketa, konpentsaziokoa izan beharrean lankidetzakoa izanen baita.

2. Onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betikoz onetsi ondoko hamabost egunetan.

Mendabian, 2007ko maiatzaren 11n._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0707905