74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

2007rako ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007rako zenbait ordenantzatako tarifen eranskinak, ordainarazpenak eta zerga-tasak aldatzea. Iragarkia 2007ko 1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 1ean.

Jendaurreko epea amaitu baita, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, aldaketa horiek behin betikoz onetsirik gelditu dira, eta orain osorik ematen dira argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 262.2 artikulua aplikatuz; hona hemen haien testua:

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Nafarroako Gobernuak 2007rako onetsitako tarifak.

Eraikuntza eta obren gaineko zerga (E.I.O.Z.). karga-tasa, %3.

1. Agiriak eta udal espedienteak luzatu eta izapidatzea.

Hirigintza txostenak edo bertzelakoak, alde batek eskaturik, kon- tsultak edo bertzelako eskakizunak direla eta:

a) Hirigintzan indarrean dagoen planeamenuaren gaineko kontsultak, txosten idatziarekin: 80,00 euro.

b) Hirigintzari buruzko kontsulta xumeak, galdatutako gaiari buruzko planeamenduaren fotokopiak barne, eta bertzelako kontsultak: 60,00 euro.

Jarduera sailkatuen eta bertzelakoen espedienteak izapidatzea: profesionalen lansariak ordaintzea, iragarkien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bertzelako gastuak.

Jarduera sailkatu, industri, lokal eta abarrak irekitzeko lizentzien izapidaketa: profesionalen lansariak ordaintzea, iragarkien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bertzelako gastuak.

Ziurtagiriak: 2,00 euro unitatea.

Agirien konpultsa: 0,60 euro unitatea.

2. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Iberdrola eta Telefónica: hitzarmenaren arabera.

Aldamioak, metro karratu bakoitzeko:

0,36 euro egunean. 10,10 euro hilabetean. 120,20 euro urtean.

Mahaiak, aulkiak eta abar, metro karratu bakoitzeko:

3,00 euro hilabetean. 30,00 euro urtean.

Bertze aprobetxamendu batzuk, metro karratu bakoitzeko:

0,36 euro egunean. 10,10 euro hilabetean. 120,20 euro urtean.

3. Kirol instalazioak: kiroldegiko pabilioia, igerilekuak eta frontoia. Baterako abonuak eta sarrerak, hiru instalazioendako balio dutenak. Ez dago banakako abonurik instalazio horietako bakoitzarendako, soilik egun bakarreko sarrerarako.

7 urtetik beheiti, salbuetsiak

7tik 15 urtera 1,00 11,00 20,00

16tik 64 urtera 3,00 18,00 33,00

65 urtetik goiti 1,50. 9,00 17,00

Senar-emazteak 5,00 24,00 46,00

Hobariak:

Tarifako prezioaren %50eko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugariko kide diren pertsonek. Halakotzat hartzen dira aitak, amak edo biek batera hiru seme-alaba konputagarrirekin osatutako familiak.

Salbuespenak:

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten pertsona minusbaliatuak, betiere agiri bidez frogatuta.

7 urtetik beheiti, salbuetsiak

7tik 15 urtera 2,00 17,00 24,00

16tik 64 urtera 4,00 22,00 40,00

65 urtetik goiti 2,00 11,00 20,00

Senar-emazteak 7,00 27,00 52,00

Hobariak:

Tarifako prezioaren %50eko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugariko kide diren pertsonek. Halakotzat hartzen dira aitak, amak edo biek batera kontatzen ahal diren hiru seme-alabarekin osatutako familiak.

Salbuespenak:

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten pertsona minusbaliatuak, betiere agiri bidez frogatuta.

Futbol zelaiaren erabilera: Leringo Kirol Elkartea salbuetsia egonen da bere ekipoetako kategoria guztietan.

4. Hilerria.

Nitxoen alogera, bakoitzagatik:

a) 99 urteetarako, 700 euro.

b) 19 urterako: lehen 10 urtetan, 200 euro.

Luzapenak: lehenengoa, 5 urtekoa, bigarrena 4 urtekoa, bakoitzagatik 85,00 euro.

Partikularrek eraikitako panteoiak, enkarnarioak izenarekin ere ezagutuak; ez dira eraikuntza berriak baimenduko. Jadanik eraikita daudenentzat, nitxo bakoitzeko ordaindu beharko Udalak eraikitakoei ezarritako tarifaren %20. Titularrek adierazi beharko dute zenbat denboratarako alokatu nahi duten.

Gainerako %80, eraikuntzaren balioa dela ulertu behar da.

Lurreko hilobiak: 70,00 euro bakoitza.

5. Hilerriko zerbitzuak:

Cementerios de Navarra, S.L.k egiten ditu, Leringo udal hilerriko zerbitzuen adjudikazio-hartzailea baita.

6. Bandoak:

Megafonia ekipoarekin egindakoa: bakoitzagatik 4,00 euro.

7. Herrilurren aprobetxamendua eta erabilera.

Herritarrendako lurzatien lote bakoitza, lehorreko lurrak:

a) laborea: 117,00 euro.

b) laborea eta zainzuria: 147,00 euro.

c) mahastia eta laborea: 171,00 euro.

d) mahastia eta zainzuria: 200,00 euro.

e) mahastia: 217,00 euro.

f) zainzuria (lurzati bat): 88,00 euro.

g) zainzuria bi lurzatitan: 177,00 euro.

Larrainak, bakoitzeko: 7,00 euro.

Ureztalurrak, erregu bakoitzeko: 17,70 euro.

Kontzesioa onartu gabe lantzen diren lur mota guztiak, erregu bakoitzeko: 45,00 euro.

Legarra ateratzea, metro kubiko bakoitzeko: 2,00 euro.

8. Hondarrak botatzea udal hondakindegiak:

0tik 250 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 1,00 euro/ibilgailua.

251tik 750 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 4,00 euro/ibilgailua.

751tik 4.000 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 9,00 euro/ibilgailua.

4.001etik 10.000 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 17,00 euro/ibilgailua.

10.001tik 20.000 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 24,00 euro/ibilgailua.

20.000 kilogramo baino karga gehiagoko ibilgailuak: 36,00 euro/ibilgailua.

9. Makineria alokatzea.

Konpresorea, orduko: 20,00 euro.

Dunperra, orduko: 32,00 euro.

Eskorga jasotzailea, orduko: 38,00 euro.

Ureztatzeko hodia, eguneko (5 metroko hodi bakoitza): 0,35 euro.

10. Udalak partikularren kargura egindako lanak eta obrak, eta materialen salmenta.

Kostuaren prezioa %25 goititua, gastu orokorrengatik.

11. Udal eraikinen erabilera.

100,00 euro (%50, aretoa erabiltzeagatik eta gainerako %50, espedientea tramitatzeko eta langileen gastuetarako).

Blanca de Navarra aretoa:

Ezkontzak, jaunartzeak eta abar: 100,00 euro.

Bertzelako ospakizunak: 64,00 euro.

Bi kasu horietan, gainera, lokala garbitu beharko dute.

12. Merkatu tikia.

8 metro bitarteko luzera duten postuak, 4,00 euro egunean.

8 metrotik goitiko saltokiak, 5,00 euro egunean.

13. Baskula publikoa.

Pisatze aldi bakoitzeko, 5.000 kg bitarte: 0,70 euro.

5.001etik 10.000 kg bitarte: 0,80 euro.

10.001etik 15.000 kg bitarte: 1,00 euro.

15.001etik 25.000 kg bitarte: 1,20 euro.

25.001etik 40.000 kg bitarte: 1,80 euro.

Gainerako tasak. 2006an indarra zutenak.

Gainerako ordainarazpenak bakoitza bere espedientean agertzen dira.

14. Bertzelako ordainarazpenak. Udaleko osoko bilkurak edo alkateak ematen dituzten ebazpenetan eta errentamendu, kontzesio eta abarren espedienteetan onartzen diren prezioak, bai eta Nafarroako Gobernuak ezarri eta aplikatzekoak diren tarifetan ezarritakoak ere.

Lerinen, 2007ko maiatzaren 16an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0708439