74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAUN

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2007ko maiatzaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Mugiroko MU-1 sektorea birzatitzeko proiektua, Larraungo Udal Planeko Mugiroko MU-1 sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu foru legearen 76. eta 74. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei dagokienez, aditzera ematen da espedientea jendaurrean jarriko dela iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun baliodunean, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2007ko maiatzaren 7an._Alkatea, Pedro Manuel Barberia Echarri.

Iragarkiaren kodea: L0707626