74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

560/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 26an emandako 83/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdia behin betikoz ebatzi eta Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendarien izendapena berresten duena, zerbitzu eginkizunetan beste hiru urtez aritzeko.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 26an emandako 83/2002 Foru Aginduaren bidez, Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendarien lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia onetsi zen.

Uztailaren 22ko 389/2002 Foru Aginduak Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari lanpostua María Dolores Iracheta Vallési esleitzen dio, zerbitzu eginkizunetan urtebetez aritzeko. Foru agindu horrek Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari lanpostua Angel Cuadal Agoizi esleitzen dio, zerbitzu eginkizunetan urtebetez aritzeko.

Ekainaren 27ko 332/2003 Foru Aginduak María Dolores Iracheta Vallési eta Angel Cuadal Agoizi esleitzen die, zerbitzu eginkizunetan hiru urtez aritzeko.

Epe hori bukatuta, martxoaren 26ko 83/2002 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera, Hautapen Batzordeak ebaluatu beharko du arestian aipatutako pertsonek egindako lana.

Zuzendariaren beraren memoria, non egindako lana jasotzen baita, eta Irakasleen Prestakuntza atalburuaren txostena aztertu eta baloratu ostean, Hautapen Batzordeak positiboki ebaluatu ditu biak.

Ondorioz, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari proposatu dio aipatutako zuzendariak beste hiru urtez izendatzea, 2006ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra, destinoa duten Irakasleentzako Laguntza Zentro berbererako, ekainaren 17ko 245/1996 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako baldintza eta prozedurei jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraian adierazten diren funtzionarioen izendapena berretsi, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari aritzeko, eta destinoa esleitzea:

María Dolores Iracheta Vallés.

NANa: 15.802.677-K.

Esleitutako destinoa: Tafallako ILZko zuzendaria.

Behin betiko destinoa: Tafallako Haur eta Lehen Hezkuntzako "Marqués de la Real Defensa" Ikastetxe Publikoa (irakaslea).

Angel Cuadal Agoiz.

NANa: 17.154.157-K.

Esleitutako destinoa: Tuterako ILZko zuzendaria.

Behin betiko destinoa: Tuterako "Benjamín de Tudela" BHI (Bigarren Hezkuntzako irakaslea).

2. Arestian aipatutako zuzendariak beste hiru urtez izendatzea: 2006ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileria Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Irakasleen Prestakuntza Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

83/2002 Foru Agindua, martxoaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari izateko bi lanpostu betetzeko deialdia onesten duena

Zuzendarien, esleitutako lanpostuen, aurreko destinoen, herrien eta aurreko egoera administratiboen zerrenda, Irakasleentzako Laguntza Zentroen arabera antolatuta.

Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

Izangaia: Angel Cuadal Agoiz. Lanpostua: Zuzendaria. Behin betiko destinoa: "Benjamín de Tudela" BHI". Herria: Tutera. Egoera adm.: Jardunean.

Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

Izangaia: María Dolores Iracheta Vallés. Lanpostua: Zuzendaria. Behin betiko destinoa: "Marqués de la Real Defensa" HLHIP. Herria: Tafalla. Egoera adm.: Jardunean.

Iragarkiaren kodea: F0709471