II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MENDABIA
Udal Planeko S5/AR6 plan partzialeko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren maiatzaren 16an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Mendabiako Udal Planeko S5/AR6 plan partzialeko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Mendabian, 2007ko maiatzaren 22an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L0708589