II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MARTZILLA
Aldaketa Arau Subsidiarioetan, 1. poligonoko 19. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2007ko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Martzillako Arau Subsidiarioetan, Federico eta María Cruz Villanueva Sainzek 1. poligonoko 19. lurzatiari dagokionez sustatua.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa 79.ak igorririk aplikatuz.
Martzillan, 2007ko maiatzaren 8an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0708716