74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketa eta hirigintza hitzarmena, 4. poligonoko 756. lurzatia kudeatzeko

Ez da alegaziorik aurkeztu Martzillako 4. poligonoko 756. lurzatia borondatez birzatitzeko eta hirigintza hitzarmenerako proiektuaren hasierako onespena jendaurrean egon den bitartean (Alkatetzaren urtarrilaren 26ko 19/2007 ebazpenaren bidez onetsi baitzen hasiera batez eta iragarkia 2007ko 28. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 5ean, argitaratu baitzen); hortaz, aditzera ematen da Alkatetzaren 177/2006 ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi dela 4. poligonoko 756. lurzatia borondatez birzatitzeko eta hura kudeatzeko hirigintza hitzarmena, "Casas y Oficinas El Caracol Verde, S.L.k" sustaturik.

Martzillan, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0708538