74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

EDIKTUA

Etxarri Aranazko Udalak, 2007ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:

1._1.371,27 metro koadroko lur puska bat 2. poligonoko 287. lurzatitik bereiztea, Iñurri alderdian, hori guztia Arrosasoroeta alderdian dagoen eta 3. poligonoko 426. lurzatiari dagokion lurrarekin trukatzeko.

2._Hasiera batean onestea Iñurriko alderdiko 2. poligonoko 287. lurzatitik bereizi den 1.371,27 metro koadroko lurra desafektatzeko espedientea, hori guztia Arrosasoroeta alderdian eta Juana María Ulayar Huici andrearen jabetzako 3. poligonoko 426. lurzatiarekin trukatzeko. Orobat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko alegazioak edota erreklamazioak egin daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau.

Etxarri Aranatzen, 2007ko maiatzaren 15ean._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0708535