73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1717/2007 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Epaimahaiak lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik izangaien zerrenda igorri du eta lanpostuak aukeratzeko ekitaldian izangai batek ere aukeratu ez duenez, arestian aipatutako ebazpenaren bidez deialdia bete gabe utzi da.

Deialdia 2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0709351