73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

F-G unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa partziala. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko apirilaren 27an, hasiera batean onetsi zuen Planeamenduko arau subsidiarioetako F-G jarduketa unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa partziala, Blas Lara Sanz de Galdeano jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2007ko apirilaren 30ean._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0707750