73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zati osoan honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Aldaketa behin betikoz onestea San Adriango Planeamenduaren Arau Subsidiarioetan, San Adriango Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako AR-2 eremu homogeneoko (igerilekuen aldea) determinazio xehekatuak aldatzeko proiektuaren arabera. EHAEO-k ikus-onetsia da 2006ko abenduaren 7an, J. Emilio Artacho Barrasa arkitektoak prestatu du eta hirigintzako antolamendu xehekatuen gaineko determinazioetan du eragina. Onespenak xehetasun hauek dakartza:

1. Proiektuak dakarren jarduketa sistemaren aldaketari dagokionez, lankidetza gabe konpentsazioa baita, eta kontuan hartuta sustatzaileak ez direla jabe bakarrak:

_Konpentsazio sistemaren baldintzak bete behar dira Konpentsazio Batzordea sortzeari dagokionez, lurzoru horien garapenean Udalak egindako gastuak eta hartutako konpromisoak onartzeari dagokionez eta epe zehatzak ezartzeari dagokionez urbanizazio obrak egiteko, bertzenaz epeak urbanizazio proiektuak ezartzen dituenak izanen baitira.

2. Hasiera batean onesteko erabakiaren 2. puntuan ezarri ziren errekerimenduak zuzendutzat jotzen dira aurkeztu den proiektu berrian, José Martín Errea Rodríguez arkitektoaren txostenak dioenez. Proiektu berria EHAEO-k ikus-onetsi zuen 2007ko abenduaren 7an, eta arkitektoaren txostenak 183/07 sarrera erregistroa du, urtarrilaren 29koa.

3. Sustatzaileak eta aldaketaren eremuan sartutako gainerako jabeek, Konpentsazio Batzordea eraturik, aldaketaren eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa (2006ko maiatzaren 6tik indarrean baitago, kontuan harturik behin betiko onespena 2006ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zela, apirilaren 7an) prestatu eta aurkeztu beharko dute, Udalean tramitatzeko; izan ere, proposatutako aldaketak, erabilera xehekatuen banaketa espaziala aldatzen duenez, behin betikoz onetsitako birzatiketa aldatzen du, arkitektoaren txostenean adierazi bezala.

Udalak orain arte egindako gastuak (lankidetza sistema betearaztean, hain zuzen ere orain aldatzen dena, konpentsazio sistema ezarri baita) Konpentsazio Batzordeak aurkezten duen birzatitzeko proiektua tramitatu aitzin gauzatu beharko dira. Aldiz, Udalean fakturak biltzen joan ahalean gauzatuko dira urbanizazio proiektuaren eta obren zuzendaritza fakultatiboaren ondorioz hurrenez hurren eginen diren gastuak. Urbanizazio proiektuaren barnean azterlan geoteknikoa sartzen da eta Udalak jadanik kontratatu du obra zuzendaritza.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko."

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2007ko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0707577