73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2007ko lehen sei hilabetekoa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2007ko ekainaren 22an bukatuko dela 2007ko lehen sei hilabetekoagatik hirilurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Nafarroako Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, entitateak ezarritako orduetan, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin.

Burlatan, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0708918