73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2006ko maiatzaren 10ean egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 58.700 euroko kreditu gehikuntzaren bidezko aldaketa aurrekontuan, gastu arrunten igoerari eta ingeniari teknikoaren bateraezintasuneko osagarriari aurre egiteko.

Erabaki hori 2006ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 12an argitaratu zen, eta akats zuzenketa izan du 2006ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 3ko iragarkiaren bitartez. Jendaurrean agertzeko tramitean, Juan Antonio Lizarraga Zulet eta Angel Agós Romero jaunek alegazioak aurkeztu zituzten hasierako onespenaren aurka eta Batzar Orokorrak ezetsi zituen 2006ko urriaren 4ko bilkura arruntean.

2007ko azaroaren 29ko bilkura arruntean, Mairagako Mankomunitatearen Batzarrak erabakia hartu zuen behin betiko onesteko 58.700 euroko kreditu gehikuntza bidezko aldaketa aurrenkontuan.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 28.700 euro.

2. kapitulua._Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 30.000 euro.

DIRUSARRERAK:

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 15.000 euro.

8. kapitulua._Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 43.700 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, 2007ko maiatzaren 28an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0709039