73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MARTZILLA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2007ko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Martzillako Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan agindutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, kapituluka laburturik.

Martzillan, 2007ko maiatzaren 7an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0707686