73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEKUNBERRI

S1.A6.U4 unitateko 13. lurzatia enkantean

Lekunberriko Udalak 2007ko maiatzaren 24an egin bilkuran enkante publikoa egitea erabaki zuen, gutun-azal itxiko prozeduraren bidez ondoko lurzatia saltzeko:

Lote bakarra: 13. lurzatia, Lekunberriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko S1.A6.U4 unitatekoa.

_Ezaugarriak:

Azalera (m²): 400. Tipologia: R. Etxebizitzen kopurua: 1. Altuera: BS+1.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2007ko uztailaren 4ko 13:00ak arte, Lekunberriko Udalaren idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: 2007ko uztailaren 4ko 14:00etan.

Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak Udalaren idazkaritzan daude ikusgai jendea hartzeko orduetan.

Lekunberrin, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0709147