73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Mankomunitateko buruak Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2007ko plantilla organikoaren proiektua azaldu du; aldaketa bat egin da aurreko ekitalditik, 20tik 30era handitu baita kirol monitorearen asteko ordu kopurua, kontratuari lotutako zeregin orokorrak betetzean haren zerbitzua kalitatekoa izatea nahi bada.

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Gobernu Batzordeak, 2006ko abenduaren 11ko bilkura berezian, Kontuen Batzorde Bereziaren eginkizunetan erabaki zuela ikus-onetsia ematea Mankomunitatearen 2007ko ekitaldiko plantilla organikoaren proiektuari, eta, orobat, hura Batzar Orokorrari igortzea, hasiera batez onets dezan,

Erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2007ko ekitaldiko plantilla orokorra.

Bigarrena._Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea idazkaritzan, Tafallako Udaleko Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena._Mankomunitatearen plantilla organikoaren gaineko espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Bosgarrena._Erabaki hau Mankomunitatearen administrazio eta kontabilitate zerbitzuei jakinaraztea.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean; horren berri ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko otsailaren 7an._Mankomunitate burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0707134