73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2007. urteko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarkien ohol ofizialean 2007. urteko plantilla organikoari onarturiko aldaketa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2007ko maiatzaren 22an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2007ko maiatzaren 23an._Mankomunitateko lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0708872