73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LIZOAIN

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lizoaingo Udalak, 2007ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2007ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2006ko azaroaren 14an hartu zuen osoko bilkurak eta 2006ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduan, eta jendaurreko epea igaro da inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsita dago.

Funtzionarioen lanpostuak

Kargua: idazkaria; kopurua: 1. Lan egoera: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: Lanpostukoa: %25. Bateraezintasuna: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Jarduteko baldintzak: Urrotz Hiriko, Itzagaondoko eta Lizoainibarko udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Carlos Echarte Urtasun jauna. Kargua: idazkaria.

Lizoainen, 2007ko otsailaren 16an._Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L0707812