73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEITZA

Deialdia, Leitzako Udaleko Zerbitzu Anitzetako Enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko: Leitzako alkatearen maiatzaren 31ko 140/2007 Ebazpena, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena

Leitzako alkateak, otsailaren 23ko 51/2007 Ebazpenaren bitartez (2007ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 6koa), deialdia onetsi zuen Leitzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, aipatu deialdiaren 4 oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, ebatzi dut:

1. Leitzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Leitzako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Leitzako Udaleko zinegotzi bat, Alkateak izendatutakoa.

_Kontseiluko kideak:

1._Joseba Azpiroz Elduaien, Leitzako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Leitzako Udaleko langileek hautatutako ordezkaria.

2._Leitzako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ainara Armendariz Castien, Aresoko Udaleko idazkaria.

3._M.ª José Ibarguren Agirre, Leitzako Udaleko kontu hartzaile-diruzaina.

Ordezkoa: Miriam Arozena San Miguel, Goizuetako eta Aranoko Udalen Batasuneko idazkaria.

4._Jon Ander Mendinueta Ochotorena, Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria.

Ordezkoa: Alfonso Araujo Guadarmino, Larraungo Udaleko idazkaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko ekainaren 22an eginen dela adieraztea, 10:00etan, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan.

Aurretik euskara proba eginen da beharrezkoa den titulazioa aurkeztu ez duten izangaientzat. Leitzako Udaletxean izanen da ekainaren 19an goizeko 9etan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Leitzan, 2007ko maiatzaren 31n._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

JOSE JULIAN GENUA REZOLA

URTZI AZCONA IRURZUN

LAZARO ZABALA CESTAU

JUAN JOSE PERURENA SUCUNZA

ASENSIO M.ª LABAYEN SARALEGUI

JUAN CARLOS PULIDO DEL COTO

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: L0709040