73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CORELLA

Alkatetzaren ebazpena

Ramón Miguel Jiménez González Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, legeriak emandako eskumenak erabilita,

Corellako Udalaren zerbitzuko familia-langile izateko hiru lanpostu huts, lanaldi osoko lan araubidekoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia izanik.

Deialdiaren seigarren oinarria kontuan hartuta.

Ebatzi dut:

Lehendabizikoa._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak onestea Corellako Udalaren zerbitzuko familia-langile izateko hiru lanpostu huts, lanaldi osoko lan araubidekoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hura 2007ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 16an argitaratu zen.

Onartuak:

GARCIA CUEVA, ARACELI

GIL GARCIA, MILAGROSA

GONZALEZ GONZALEZ, MARIA LUISA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen agintzea.

Eta jasota gera dadin, sinatu egiten dut.

Corellan, 2007ko apirilaren 26an._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0707147