73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORTES

Alkatetzaren dekretua

73/2007 ebazpena, maiatzaren 4koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, bigarren alkateorde Francisco Javier Royo Sánchez eskuordetzen duena, Tudela karrikako 2an, Cortesko 2. poligonoko 551. lurzatian behitegirako dagoen orube bat erosteari dagokionez Alkatetza honek duen eskumenaz den bezainbatean.

Javier Blasco Mendívil Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDren 47. artikuluak dioela alkateordeei dagokiela, izendapen ordenari jarraikiz, alkatearen ordez aritzea hark ezina duenean.

Izanik Cortesko Udaleko alkateak Carmen Bellido fundazioko buruaren kargua duela eta hura dela erosten den higiezinaren jabea, eta lehen alkateordeak fundazio horretako idazkariaren kargua duela.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47.2 artikuluak eskuordetze espresua agintzen duela, 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, harat bidaltzen baitu, eta ikusirik, orobat, ez parte hartzeko arrazoiak arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2 artikulua.

Ikusirik eskuordetzean sartzen den gaia eskuordetzen ahal den eskumena dela, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatuari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Bigarren alkateorde Francisco Javier Royo Sánchez eskuordetzea, Tudela karrikako 2an, Cortesko 2. poligonoko 551. lurzatian behitegirako dagoen orube bat erosteari dagokionez Alkatetza honek duen eskumenaz den bezainbatean.

Bigarrena._Cortesko Udaleko bigarren alkateorde Francisco Javier Royo Sánchezi baimena ematea, bere sinadurarekin formaliza ditzan erosketa honetarako behar diren agiri guztiak eta eskritura publikoan para dezan, eta orobat haren inskripzioa egin dadin Jabetza Erregistroan.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena._Interesdunari ebazpena igortzea eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2007ko maiatzaren 7an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0707608