73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ACEDO

Alkatetzaren eskuordetzea

2007ko maiatzaren 9an, Acedo Kontzejuko buruak ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

Herritik kanpo egon beharra dut 2007ko ekainean.

Erabakia: Juan José Soto Carlos Batzarreko kidea eskuordetzea Burutza honen eginkizunetan ari dadin.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Acedon, 2007ko maiatzaren 16an._Kontzejuko burua, Juan José Soto Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0707765