73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDANKOZE

EDIKTUA

Bidankozeko Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifen eranskineko aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 9an, eta legean aurreikusitako jendaurreko aldia inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bidankozen, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, María José Hualde Mainz.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA

TARIFEN ERANSKINA

a) Hornidura zerbitzuaren mantentze-lana eta irakurketa: 4,79 euro urtean, kontagailu bakoitzeko, gehi BEZa. Kuota hori urtero gaurkotuko da KPIaren arabera.

b) Etxean, industrian, merkataritzan eta ureztatzen erabiltzeko hornidura:

Tarifa finkoa: 40,00 euro urtean, kontagailu bakoitzeko, gehi BEZa.

Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,05 euro, gehi BEZa.

Iragarkiaren kodea: L0707888