73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URROTZ

Urrotzko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Urrotzko Udalak, 2007ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua hau.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Urrotzen, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0707816