73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONTEAGUDO

Monteagudoko Udal Planeko aldaketa, San Agustín etorbidean, bizitegirako lurzoru urbanizagarriko R-6 unitateari dagokiona. Hasierako onespena eta jendaurreko epea

Monteagudoko Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Monteagudo Udal Plana aldatzen duen proiektua, bizitegirako lurzoru urbanizagarriko R-6 unitateari dagokiona San Agustín etorbidean, Mercury Steam Entertainment, S.L.k sustaturik.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0707749