73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa. Haren bidez aldatzen da maiatzaren 19ko 100/2005 Foru Aginduko 3. artikulua, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren menpeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean titularren ordez aritzeko. Artikulu horretako 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduaren bidez Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak 3. artikulua aldatzea proposatu du, ordezkoen zerrenda zabaltzeko xedez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41.2 artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduko 3. artikulua aldatzea. Haren bidez Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren. Orain horrela gelditzen da 3. artikulua:

"3. artikulua: Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz aldi baterako ezintasun bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak haren menpeko atalburuak izanen dira, hurrenkera honi jarraikiz:

1. Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Afera Tekniko Administratiboen Bulegoko burua.

3. Kudeaketa Juridiko Administratiboaren Bulegoko burua".

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

3. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2007ko apirilaren 26an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0707870