73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ELIA

Eliako Kontzejuko belarren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza

Eliako Konteju Irekiak 2006ko apirilaren 6an egindako bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Eliako Kontzejuko belarren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori 2006ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 3an, eta espedientea jendaurrean eduki iragarki oholean hogeita hamar egunez.

Jendaurreko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, Eliako Kontzejuko belarren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka _xedapen administratibo bat baita_ ez dela administrazio bidean errekurtsorik aurkezten ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Elian, 2007ko maiatzaren 2an._Kontzejuko burua, Jorge Camino Unzu.

ERANSKINA

1. Eliako Kontzejuak betearaziko du Eguesibarko 1. poligonoko, hau da, Kontzejuaren barrutiko belar guztien esleipena.

2. Orobat, belar guztiak kobratuko dira eta, gero, urtero kalkulatzen diren azalera jabedunen arabera banatuko dira, Kontzeju Irekian zenbat deskontatu erabaki ondotik.

3. Jabeen eta Kontzejuaren kontura dira enkantearen gastuak, baita itxitura, ate, tratamendu-eskorta, aska edo jarduerarako behar den beste edozein zaindu eta hobetzekoak ere, 2. puntuan adierazitako proportzioan.

4. 3. puntuan adierazitako gastuak, guztira, ez dira belarra errentan emateagatik urtero kobratzen den kanona baino handiagoak izanen.

5. Kontzejuak, urtero, errentamenduaren guztirakotik %25 atxikiko du, larreak eta instalazioak hobetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako epea iraganik hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0707130