73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2007ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Bargotako Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bargotan, 2007ko maiatzaren 10ean._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García.

Iragarkiaren kodea: L0707747