73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Villatuertan instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08245-JAA/jlp espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Villatuerta.

c) Instalazioaren xedea: Renolit Hispania enpresa elektrizitatez hornitzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 66 KV-ko aireko tarte berri bat, 168 m-koa, "S.R.T. Tafalla-S.R.T. Lizarra I" izeneko lineako zirkuitu bakunean, 50.05 eta 50.04 euskarrien artean, LA-75, metalezkoak. 66 KV-ko aireko tarte berri bat, 599 m-koa, "S.T.R. Tafalla-S.T.R. Lizarra I" eta "S.T.R. Cordovilla-S.T.R. Recajo" izeneko lineetako zirkuitu bikoitzean, 50.04 eta 00.01 euskarrien artean, LA-75, metalezkoak, Renolit Hispaniak Villatuertako industrialdean dituen instalazio berriak hornitzeko.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 114.716,65 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren aurreproiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. oina) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Erreklamazioak departamentu honetan aurkeztu ahalko dira eta, baita ere, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 3an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideak 66 KV-ko aireko linea, Villatuertako Renolit Hispania, S.A. enpresa hornitzeko

VILLATUERTA 1 1433 Alorra Hermilo, Josefina eta Manuel Pardo Villamayor 96 5,4 518 06.07 25,34

San Sebastián plaza, 9

31620 Olatz (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0706151