73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zeladore izateko 64 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurrean Iragarkia:

Yolanda Ezcurdia Valle, Tania Rodríguez García, Javier Cuadrado Revuelta eta Sergio Gil Resano jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zeladore izateko 64 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 22an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0709043