73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

105/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonentzako laguntzen deialdiaren arauak onesten dituena.

Nafaroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioak kirol jardueraren arloko prestakuntza sustatu behar du. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indar duten arauekin bat.

Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren egitura organikoa eta funtzionamendu araubidea onesten dituen abenduaren 15eko 696/2003 Foru Dekretuaren xedeetako bat kirol teknikariak prestatzeko eraginkortasuna lortzea da.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak egiaztatu du, batez ere, Nafarroako Kirol Jokoetan, parte hartzen duten kluben entrenatzaile eta laguntzaile askok ez dutela kirol arloko inolako titulaziorik, osasun eta segurtasun arloko baldintza onetan kalitatezko kirol jarduera bat egiteko bermea ematen duenik. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitatearen Administrazioarentzat, gure arau juridikoetan babes berezia duen biztanle talde bat ukitzen baitu, adin txikikoena. Hori horrela, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazio bat emateko.

Azken urteotan, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuak bultzaturik, kirol arloko teknikarien prestakuntzak gorakada nabarmena izan du estatuan. Aipatutako errege dekretuaren bitartez, kirol teknikari izateko titulazioa eskuratzeko araubide bereziko ikasketak arautu eta tituluen eta dagozkien gutxieneko ikasketen jarraibideak onetsi ziren. Errege dekretu horren lehenbiziko xedapen iragankorrean epe iragankor bat ezarri zen, irakaskuntza berriak finkatu bitartekoa eta estatu osoan erregulazio homogeneoa zuena, kirol prestakuntzaren curriculumari, betebehar orokorrei eta eraginei dagokienez (abenduaren 16ko ECD /3310/2002 Agindua). Oro har, agindu horretan ezarritako baldintzen arabera garatutako kirol arloko prestakuntza urrats kualitatibo eta kuantitabo bat da kirol federazio bakoitzak bere modalitatean orain arte arautua zuen prestakuntzari buruz. Prestakuntza esparru berri horrek ondorio bat izan du berehala, alegia, kostuen gorakada eta horrek ikasleek ordaindu beharreko kuotetan duen eragina.

Horiek horrela, bidezkotzat jotzen da kirol teknikarien prestakuntzarako laguntzen deialdi bat ezartzea, atzemandako akatsak zuzendu eta kirol arloko irakaskuntzen kalitatea hobetzeko. Jarduketa horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan, eta, bereziki, kirolean hasteko prestatzaileen mailan, horiek oso lotuta baitaude adin txikikoentzako kirol jardueren programei, eta bereziki Nafarroako Kirol Jokoei, programa horien adibiderik garrantzitsuena baitira.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonentzako laguntzen deialdia onestea, foru agindu honetako I. eranskinean ezarritako arauei jarraikiz.

2. Agindu honetako laguntzei aurre egiteko, gehienez 35.000 euroko gastua baimentzea, 2007rako Nafarroako Aurrekontu Aurrekontuetako "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002-95100-4809- 336100 kontusailaren kargura.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, honen Idazkaritza Orokorraren eta Azpiegituren Zerbitzuari, Kirol Zuzendariordetzari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen Kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2006ko urriaren 1etetik foru agindu hau argitara eman bitartean kirol prestakuntza ikastaroak egin dituzten pertsonek foru agindu honetan xedatutako laguntzak jasotzen ahal dituzte.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

Deialdiaren arauak

1._Xedea.

Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak haiekin elkarlanean sustaturik, kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonei laguntzak emateko arauak ezartzea. Nafarroatik kanpoko kirol federazioek sustatutako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonek ere laguntza jasotzen ahalko dute.

Laguntza hauen helburua kirol arloan maila desberdineko irakaskuntzako jarduerak zuzentzen dituzten teknikariei prestakuntza ematea da, arlo horretan atzemandako akatsak zuzendu eta jarduera horien kalitatea hobetzeko.

Araubide bereziko irakaskuntzaren barreneko kirol teknikarien prestakuntza ikastaroak laguntzen deialdi honetatik at daude. Halaber, deialdi honetatik at daude kirol federazioek abenduaren 16ko 3310/2002 ECD Aginduaren aplikazio esparrutik kanpo sustatatzen dituzten prestakuntza ikastaroak, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrean aipatzen direnak, eta beste entitate batzuek antolatzen dituztenak. Aipatutako agindu horren bitartez, kirol arloko prestakuntzaren curriculuma, betebehar orokorrak eta ondorioak ezarri ziren.

Laguntza hauek lehiaketa bidez emanen dira.

2._Helburua.

Laguntza hauek kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak hein batean berdintzeko emanen dira.

3._Onuradunak.

Deialdi honetako laguntzak ondoko pertsona fisiko hauek eskatzen ahalko dituzte:

a) Modalitate bakoitzean kirolean hasteko prestatzailearen titulua lortzeko, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako kirol federazioekin elkarlanean sustatutako ikastaroak egiten dituztenek.

b) Dagokien kirol modalitatean, I., II. edo III. mailako kirol teknikariaren titulua lortzeko, kirol federazioek 3310/2002 ECD Aginduari jarraikiz antolatutako ikastaroak egiten dituztenek, baldin eta ikastaro horiek Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bidez baimenduta badaude.

c) Dagokien kirol modalitatean, I., II. edo III. mailako kirol teknikariaren titulua lortzeko, kirol federazioek 3310/2002 ECD Aginduari jarraikiz eta Nafarroatik kanpo antolatutako ikastaroak egiten dituztenek, baldin eta ikastaro horiek dagokien autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek baimenduta badaude. Laguntza horiek emateko baldintza izanen da kirol prestakuntza hori gure komunitatean hartu ezin izatea.

Onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Dagokion ikastaroan inskripzioa egiten denean Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

Ikastaroan asistentzia ona izatea eta hura osatzen duten multzo eta arlo guztien ebaluazio probak gainditzea.

Ikastaro hauek 2007ko urriaren 31 baino lehen bukatu beharko dira, edo 2006ko urriaren 1etik eta foru agindu hau argitara eman bitartean bukatuak beharko dute izan.

4._Aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak eta agiri osagarriak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez, hiru hilabeteko epean, ikastaroa ebaluatzeko ohiko probak edo, arlo zein irakasgai guztiak gainditu ezean, deialdi berezia egiten denetik hasita.

Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izanen da. Epe hori bukatzen denetik urte bukaerara bitarte aurkezten diren eskaerak hurrengo urteko deialdirako utziko dira.

Eskaerak behar den bezala betetzen ez badira edo eskatutako agirietako baten bat aurkezten ez bada, interesatuari 10 egun naturaleko epea emanen zaio akatsak zuzendu edo agiriak osatu ditzan. Epe hori bukatu eta hala egin ez badu, eskaera ezetsitzat emanen da, eta horrela adieraziko da deialdiaren ebazpenean.

5._Eskaerak eta agiriak.

Eskaerak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuenduko zaizkio, foru agindu honetako 2. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz.

Eskaerak ongi bete eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:

_NANaren fotokopia.

_Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (aurretik aurkeztu ez dutenentzat bakarrik), hala behar izanez gero, emandako laguntza ordaintzeko.

Laguntza eskaera I., II. edo III. mailako kirol teknikariaren titulua lortzeko, kirol federazioek antolatutako ikastaroak egiteko baldin bada, interesdunek, arestian aipatutako agiriez gain, ondoko hauek aurkeztu beharko dituzte:

_Ikastaroko inskripzio orriaren fotokopia.

_Ikastaroko ordainagiriaren fotokopia.

_Kirol federazio antolatzaileak emandako ziurtagiria, ondoko datuak aipatzen dituena: deialdiaren egunak, multzo komun eta berariazko bakoitzean lortutako kalifikazioak eta ikastaroa baimentzeko autonomia erkidegoko kirol agintariek emandako ebazpenaren aipamena.

Helburu bererako bestelako ente publiko nahiz pribatuen laguntza jasoz gero, interesatuak laguntza eman dion entitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko du, zenbat diru jaso duen azaltzeko.

Azaldutako agiriez gain, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak laguntzak emateko beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiriak eskatzen ahalko ditu.

Baztertu eginen dira epez kanpo aurkezten diren eskaerak, bai eta datu faltsuak dituztenak ere.

6._Izapideak, balorazioa eta laguntzen zenbatekoa.

Gazteriaren Zuzendariordetzak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bitartez, eskaerak tramitatuko ditu eta laguntzak emateko proposamena Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio.

Pertsona bakoitzari eman beharreko zenbatekoa zehazteko, ondoko irizpide hauei jarraikiko zaie:

Dagokion modalitateko kirolean hasteko prestatzaileentzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %80, gehienez. Dena den, laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.

Dagokion modalitateko I. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %60, gehienez. Dena den, laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 200 eurokoa izanen da.

Dagokion modalitateko II. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %50, gehienez. Dena den, laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 400 eurokoa izanen da.

_Dagokion modalitateko III. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %40, gehienez. Dena den, laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 500 eurokoa izanen da.

Maila bakoitzean pertsona bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko. 3. eranskinean azaltzen diren formulak eta kasuak aplikatuko dira.

Foru agindu honetan araututako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo bestelako laguntzekin metaturik, ez du behin ere gaindituko ikastaroa egiteko onuradunak ordaindutakoa.

Laguntzen zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko da betiere zenbateko kreditua dagoen hartarako Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren aurrekontuetan.

7._Ebazpena.

Eskaerei buruzko ebazpena Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariak proposaturik, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean.

Ebazpenean emandako eta ukatutako laguntzak eta laguntzen zenbatekoa agertuko dira. Halaber, emandako laguntzen zerrenda Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko iragarki oholean jarriko da, orok jakin dezan.

Laguntzak banku transferentzia bidez ordainduko dira, horretarako aurkeztutako agirian azaltzen den kontu zenbakian.

Ezarritako epean berariazko ebazpena ematen ez bada, eskaera ukatutzat emanen da.

Eskaeraren ukapenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura dirulaguntza gehiago eskuratzeko.

8._Onuradunen betebeharrak.

Foru agindu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

Laguntza emateko baldintzak betetzen dituztela frogatuko dute.

3.b) eta 3.c) puntuetan aipatutako kasuan, eskola egunen ondoko praktikaldia eginen dute, ikastaroa osatzeko.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari informazioa eman eta eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu behar dituzte.

Laguntzaren xedea den ikastaroa finantzateko bestelako dirulaguntzak, laguntzak edo dirusarrerak jasoz gero, horren berri eman beharko diote Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari.

Nafarroako Ogasun Publikoarekiko obligazioak beteak izatea.

9._Ez-betetzea.

Deialdi honetako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, dirulaguntza galdu eta jasotako dirua itzuli beharko da, hala nola, hala behar izanez gero, berandutza-interesak ordaindu.

10._Errekurtsoak.

Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratu daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

11._Legeria aplikagarria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA

Eskabide orria.

Izen-deiturak:

IFZ

Helbidea:

Herria: ........................................... P.K.

AZALTZEN DUT:

..................... diploma lortzeko kirol prestakuntzarako ikastaroa egin dudala. Ikastaroa ....................n egin zen, ............(e)tik ...........(e)ra, .......................k antolatua.

Ikastaro hori foru agindu honetako deialdiaren arauen 3. puntuan aurreikusitako kasuetan dagoela.

Horrenbestez,

ESKATZEN DUT:

Ikastaro horretako matrikula/inskripzioa egiteko gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.

Eskatzailearen sinadura

III. ERANSKINA

Laguntzen zenbatekoa maila bakoitzean zehazteko prozedura

Nomenklatura:

K0: Kirolean hasteko prestatzaileentzako ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.

K1: I. mailako kirol teknikarientzako ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.

K2: II. mailako kirol teknikarientzako ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.

K3: III. mailako kirol teknikarientzako ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.

ZBgehi0: kirolean hasteko prestatzaileentzako ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.

ZBgehi1: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.

ZBgehi2: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.

ZBgehi3: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.

ZBguztira: laguntzetarako aurrekontua guztira.

K: Koefizientea = (N0 x 0,8 x 1) + (N1 x 0,6 x 2) + (N2 x 0,5 x 4) + (N3 x 0,4 x 5).

ZB0: kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.

ZB1: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.

ZB2: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.

ZB3: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.

ZB0/perts: Kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.

ZB1/perts: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.

ZB2/perts: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.

ZB3/perts: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.

Kirolean hasteko prestatzailea

Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:

I. maila:

Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:

II. maila:

Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:

III. maila:

Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:

Edozein mailatan, pertsona bakoitzarentzat kalkulatzen den laguntza mailari dagokion gehieneko laguntza baino handiagoa bada, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du. Gelditzen diren kopuruak hurrengo mailako laguntzak osatzeko erabiliko dira.

Edozein mailatan, pertsona bakoitzarentzat kalkulatzen den laguntza mailari dagokion gehieneko laguntza baino txikiagoa bada, eta aurreko mailan erabili gabeko dirua gelditzen bada, diru hori maila horretako eskatzaileen artean banatuko da zati berdinetan, eta horrela hasierako banakako laguntza osatuko da.

Aurreko mailan erabili gabe gelditu den kopurua gehitzearen ondorioz, pertsona bakoitzaren laguntza maila horretako gehieneko laguntza banakakoa baino handiagoa baldin bada, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du eta gelditzen den dirua hurrengo mailako laguntzak osatzeko erabiliko da.

III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzak eman ondoren dirua sobratzen bada, kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzak osatzeko erabiliko da, betiere gehieneko laguntza banakakoa gainditu gabe.

Iragarkiaren kodea: F0708407