73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko maiatzaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Alloko saihesbidea Lizarratik Andosillarako NA-122 errepidean" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren apirilaren 27ko 64/2007 Foru Aginduaren bidez "Alloko saihesbidea NA-122 errepidean (Lizarra-Andosilla)" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Ikusirik hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Alloko saihesbidea Lizarratik Andosillarako NA-122 errepidean" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ondasun eta eskubide ukituak eskuratzeko kalkulatu den gastua 150.000,00 eurokoa da, 2007ko aurrekontuko "Inbertsioak azkartzeko plana, hitzarmena SPRINekin, desjabetzeak" (PEP E-07/000004-02) izeneko 620001 61100 6010 453214 kontusailaren kargura, eta 400.000,00 euro 2008ko aurrekontuari dagokion kontusailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Departamentu bereko Idazkaritza Nagusi Teknikoko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Ekonomia Zerbitzuari eta SPRIN sozietate publikoari.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0708928