I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
598/2007 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 14ko 1957/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 10. zenbakian.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 30ean emaniko 414/2006 eta 415/2006 foru aginduak betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emaniko abenduaren 14ko 1957/2005 Ebazpena aldatu zen. Haren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Aldaketa hori 2007ko martxoaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 34. zenbakian.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdiko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
_Txanda irekia:
Onartuak:
OLONDRIZ HUARTE, JAVIER
ORIA MUNDIN, EUGENIO
PETRINA JAUREGUI, MARIA ESTRELLA
Baztertuak: inor ere ez.
2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko maiatzaren 15ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0708344