7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLLOIBAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2006ko abenduaren 2ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Egillorko 1. poligonoko 38. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Ignacio Biurrunek sustaturik. Xehetasun azterlan hori hasiera batean onetsi zuen Udalak 2006ko abuztuaren 31ko bilkuran, eta jendaurreko epean ez da inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ollon, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Félix Cobos.

Iragarkiaren kodea: L0700109