7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URBIOLA

Trukerako eskaintza publikoa

Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2006ko uztailaren 5ean, erabaki zuen Kontzejuaren jabetzako "El Patrimonial" izeneko eraikina (Urbiolako Kale Nagusiko 28an, Iguzkitzako Udaleko 1. poligonoko 318. lurzatian dagoena) besterentzea, baldintzen agirian azaltzen diren ezaugarriak dituen beste ondasun batekin trukatuz: Kontzejuaren lokalak eraikin baten beheko solairuan; eraikin hori aipatu lurzatian garatuko da, eta erabat bukatutako 180 metro karratuko azalera izanen du gutxienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135.1 artikuluetan eta Ondasunen Erregelamenduaren 130.ean xedatutakoarekin bat, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita sei eguneko epean, trukea egiteko interesa dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Iguzkitzako Udaletxean.

Urbiolan, 2006ko abenduaren 1ean._Kontzejuko burua, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0700107